Teknologia albisteak

Luberri Linux 24 bertsio berria, sistema eragile bat euskarazko hezkuntzarako

Erabiltzailearen aurpegia
Sustatu
2024-09-03 : 08:18

Donostiako Luberri ikastetxe publikotik, bertako Alex Gabilondo adituaren ekimenez, Luberri Linux bertsio berria irten da, Luberri 24. Diskoan 20GB inguru betetzen du eta bost urtez, 2029 arte alegia, automatikoki eguneratuko da eta aplikazioak instalatu ahal izango direla ziurtatzen da.

Hezkuntzarako dago pentsatua Luberri 24, baina ez da bakarrik ikasle eta irakasleentzat: edozein etxetarako aplikazio interesgarriak ditu. Jolasetan eskasa. Ikas-materiekin lotutako hainbat aplikazio ditu: mekanografia, kimika, geografia, matematika, programazioa, buru- eta kontzeptu-mapak… denak konexiorik gabe funtzionatzen dutenak etxean Internet ez duten ikasleengan pentsatuta. Bestetik, egiten ikasteko tresna ugari ditu: testu, irudi artistiko, bektoriala eta teknikoa, audio eta bideo edizioa, musika konposatzea, transmisioa… Ikastetxe publikoek izaten ohi duten Windows zerbitzariaren domeinuan sar daiteke, horrelako domeinuko erabiltzaileak ezagutu eta bakoitzari dagokion karpeta (ikasleak, irakasleak, administrazioa, NoBackup) erabiltzeko aukera izango du.

Euskaratutako aplikazioekin, goiko irudiak erakusten duen bezala.

Instalatzeko, bideo tutoriala bat dago proiektuaren webgunean, 22 bertsiorako sortua, baina balioko dizuna Luberri 24rako ere.

Erantzun

Sartu