Gurasoei zuzendutako bideojokoen gida argitaratu du Game Erauntsiak
Bideojokoak eta euskara uztartzeko helburua duen Game Erauntsia elkarteak gurasoei zuzendutako gida argitaratu du. Bideojokoen guraso askok izan ditzaketen zalantza eta kezkak landu dituzte. Zortzi ataletan banatutako gida webgunean argitaratu dute.
Argi dago bideojokoak gaur egungo aisialdiaren elementu nabarmenean bilakatu direla, eta askotan beldurra eragiten du horrek gurasoen eta hezitzaileen artean: gehiegizko erabilera arrisku esanguratsua da, eta hori ekiditeko bideak bilatzen dituzte, eta gidan jasoak daude gomendioak. Baina espiritu eraikitzaile batekin egin du lana Game Erauntsiak, nabarmentzen duten bezala melementu positiboak ere aurki baitaitezke bideojokoen munduan:
- Harremanak lantzen ikasteko aproposak dira;
- Denbora kudeatzen ere irakats diezakegute;
- Emozioen kudeaketa lantzeko eraginkorrak dira, enpatia zein pentsamendu sortzailea areagotuz;
- hizkuntzen ikasterarako ere lagungarriak dira
Hauek dira Game Eraintsiaren gida osatzen duten zortzi atalak.
-
Egungo bideojoko plataforma nagusiak
-
Erronkak: noiz, zenbat eta nola?
-
Adinkako sailkapenak
-
Gurasoentzako kontrol tresnak eta ongizate digitala
-
Bideojoko arrakastatsuenak gazteen artean
-
Txikientzako bideojoko gomendagarriak
-
Streaming plataformak, zuzenekoak eta eduki sortzaileak
-
Bestelako zerbitzuak eta aholkuak
Gidaren testuak cc-by-sa lizentzia librearekin argitaratu dituzte. Ikus hemen: https://gamerauntsia.eus/jokoak/gurasoak/
Erantzunak kargatzen...