Teknologia albisteak

Ikerbasque bidez atzerritik ikerlari finkoak ekartzeko deialdia

Erabiltzailearen aurpegia
Sustatu
2024-08-23 : 08:25

Irailaren 12a arte irekia dago epea Ikerbasque bidez atzerritik ikerlari finkoak ekartzeko deialdian. 10 postu eskaintzen dira epe luzeko lan-ibilbide eta karrera zientifikoa egiteko Ikerbasquerekin lotutako EAEko zentroetan. Hemen informazio zehatza deialdiari buruz.

Ikerbasque kontratatutako ikertzaileei harrera egiten dieten hiru unibertsitatek (EHU, Deustuko Unibertsitateak eta Mondragon Unibertsitateak) Ikerketa Korporatiboko Zentroek (IKZ) eta bederatzi bikaintasunezko zentroek Azken 9 hauek osatzen dute Hezkuntza Sailaren menpeko BERC (Basque Excellence Research Centre) sarea eta honako hauek dira:

  • Achucarro – Basque Center for Neuroscience (Zamudio)
  • BCMatrials - Basque Center for Materials, Applications and Nanostructures (Zamudio)
  • Polymat – Basque Center for Macromolecular Design & Engineering (Donostia)
  • DIPC - Donostia International Physics Center (Donostia)
  • CFM-MPC Materials Physics Center (Donostia)
  • Biofisika Institutua.Basque Centre for Biophysics (Leioa)
  • BC3 - Basque Centre of Climate Change (Bilbo)
  • BCAM - Basque Center for Applied Mathematics (Bilbo)
  • BCBL - Basque Center on Cognition, Brain and Language (Donostia)

IKZ sareko guneak dira bestalde:

  • BiomaGUNE (biomaterialeak)
  • Biogune (biozientziak)
  • EnergiGUNE (energia),
  • NanoGUNE (nanozientzia),
  • Osasungintza alorreko Biobizkaia eta Biogipuzkoa ikerketa zentroak
  • Azti
  • Neiker
  • Tecnalia
  • Tecnum (Nafarroako Unibertsitatea),
  • Globernance (pentsamendu politikoaren ikerketa eta hedapen zentroa)
  • Lege Soziologiako Nazioarteko Erakundea (Oñati)

2023aren amaieran, Jaurlaritzako datuen arabera, Ikerbasquek ibilbide luzeko eta lidergo-gaitasun handiko 191 ikertzaile zituen kontratatuta; goi-mailako ikertzaile gazteen kategorian 106 ikertzaile gazte, eta aurreko bi kategoriak osatuz ikertzaile-karreraren etapa guztiak estaltzea xede duen Research Associate kategoriari atxikitako beste 76 ikertzaile.

Erantzun

Sartu