Eusko Jaurlaritzak 700.000 euro bideratuko ditu 2024an Kultura eta Sormen Industrien berrikuntzarako “KSI Berritzaile+” programan. Deialdian proposamenak aurkezteko epea irailaren 16ra bitartekoa da.
KSI edo kultura edo sormeneko industriak dira, deialdi honen helburuetarako, honako hauek: Arte eszenikoak, Ikusizko arteak, Ikus-entzunezkoak, Edizioa eta bitarteko inprimatuak, Musika, Kultur ondarea, Arkitektura, Artisautza, Eduki digitalak, Diseinua, Sorkuntza gastronomia, Hizkuntzaren industriak, Moda, Publizitatea eta marketina, eta Bideojokoak. Kontuan hartzen dira halaber KSI sektoreko zeharkako erakundeak ere, hau da, bitartekaritza eta/edo aholkularitza/aholkularitza kulturaleko eta sortzaileko enpresak.
Diruz lagundu daitezkeen proiektuak dira "EAEko KSIen sektorean ahalmen berritzaile handia duten proiektuak, sektorearen lehiakortasunaren hobekuntzan nahiz nazioarteko posizionamenduan eragina dutenak, eta, horrela, transferentzia-prozesuak garatzen eta sinergiak eta aukera-espazio berriak sortzen laguntzen dutenak."
Zehazki proiektu baten barruan, honako alderdiak lagunduko dira:
Kontuan hartuko da bereziki Eusko Jaurlaritzaren ZTBPn (Zientzia, Teknologia eta Berrikuntzarako Plana) zehazten diren hiru trantsizioetako batekin zerikusia duten I+G+b ekintzak sustatzen badira. Hiru trantsizio horiek dira:
Informazio zehatzagoa:
Erantzun
Sartu