Teknologia albisteak

Danbaka lehiaketa 2024 (eta, adi, aurreko urteetako emanaldiak Primeranen)

Erabiltzailearen aurpegia
Sustatu
2024-08-26 : 09:09

Danbaka Debagoieneko musika lehiaketa Seigarren edizioa jokatuko da 2024ko udazken-neguan. Zuzeneko kontzertuen bidez erabakiko da irabazlea. Kontzertuak, Bergarako Seminarixoa aretoan izango dira, 2024ko urriaren 25etik abenduaren 13a bitartean; finala, 2025eko urtarrilaren 17an izango da. Musika adituz osatutako epai-mahaiak eta publikoak aukeratuko ditu sariak. Debagoieneko musikari bakarlari eta taldeei zuzendutako lehiaketa da Danbaka.

Izen-emate epea irailaren 22ra bitartekoa da. Debagoieneko hamasei taldek parte hartu ahalko dute lehiaketan eta baldintzetako bat izango da parte-hartzaileetako kide bat –gutxienez– Debagoienean erroldatuta egotea. Edozein estilotako bakarlariak eta taldeak onartuko dira.

Hamabost talde Danbakako epaimahaiak aukeratuko ditu, eta azkena, hamaseigarrena, publikoak, boto bidez. Zuzeneko emanaldiak izango dira epaimahaiak baloratu beharrekoak. Hala, seigarren edizio honetan lau kontzertu egingo dituzte: urriaren 25ean, azaroaren 15ean, azaroaren 29an eta abenduaren 13an. Final handia urtarrilaren 17an jokatuko da. 

Aurreko urteetako talde eta emanaldiak (azken urteetakoak bederen), Primeran streaming plataforma euskaldunean daude, bide batez.

Ikus:

Erantzun

Sartu