Teknologia albisteak

Open Data ideia eta aplikazioen lehiaketa EAEn

Erabiltzailearen aurpegia
Sustatu
2024-08-20 : 17:22

Eusko Jaurlaritzaren Open Data zerbitzuak bi lehiaketa antolatu ditu hiru Araba, Bizkaia eta Gipuzkoako Foru Aldundi eta Bilbo, Donostia eta Gasteizko Udalekin batera, datu-irekien berrerabilpenaren kultura sustatzeko asmoz. 2024ko edizioan izena emateko epea irekia dago jada eta urriaren 10ean amaituko da.

Bi ataletan aurkez daitezke lanak, azpikategoria batzuetan.

Ideia lehiaketan, hiru azpiatal hauek daude:

  • Osasuna eta gizarte gaiak, 3000 euro lehen sarian eta 1500 bigarrenean.
  • Ingurumena eta jasangarritasuna, 3000 euro lehen sarian eta 1500 bigarrenean.
  • Kategoria orokor gisa, 3000 euro lehen sarian eta 1500 bigarrenean.

Eta aplikazioen alorrean:

  • Web zerbitzuetan, 8000 euroko sari bakarra.
  • Kategoria orokor gisa,8000 euro lehen sarian eta 5000 bigarrenean.

Egin klik esteketan detaileak jakiteko.

Erantzun

Sartu