Silvie Strauß Leipzigeko Unibertsitateko hizkuntzalari (edo hizkuntzalari-gai) alemanak bere tesirako laguntza eskatu digu euskaldunoi. Euskararen egitura gramatikal batzuen inguruan hiztunok nola egiten dugun jakin nahi du, eta horretarako galdetegi bat prestatu du. 15-20 minutu hartuko dizu erantzuten laguntzeak.
Galdetegiaren betetzea anonimoa da, eta eskatzen du Straussek galderak eta erantzun posibleak adi ikrakurtzeko, baina ez pentsatzeko gehiegi erantzunei buruz, lehen momentuan ondo iruditzen zaizuna aukeratzeko. Ez dago erantzun zuzen eta okerrik, jendearen intuizioak interesatzen zaizkio hizkuntzalariari.
Galdetegiak hiru zati ditu: Lehenengoan zure datu demografiko eta soziolinguistiko batzuei buruz galdetuko da eta bigarrenean eta hirugarrenean egoeren deskribapen egokiak edo esaldien jarraipen egokiak aukeratzea eskatuko zaizu. Esan bezala, 15 edo 20 minutu beharko dituzu.
Laguntzeko, hemendik: https://www.soscisurvey.de/belief-intent/
Erantzun
Sartu