Teknologia albisteak

Gipuzkoako Ogasun diputatu Jokin Perona auto batek harrapatuta hil da bizikletan zebilela

Erabiltzailearen aurpegia
Sustatu
2024-08-07 : 08:49

Jokin Perona (Orio, 1978) Gipuzkoako Ogasun diputatua Espainiako Peleas de Abajo herrian (Zamora) hil zen atzo, bizikletan zihoala auto batek harrapatuta. Gaueko 21:15ak aldera gertatu zen ezbeharra Perona eta 10 urteko semea bizikletan zihoazela auto batek harrapatu zituenean. Semea onik dago.

Kasua ikertzen ari dira Zamoran baina informazio batzuen arabera autoaren gidariak gainditu egin du alkohol proba.

Jokin Perona Orion jaio zen 1978an, baina haurra zela Donostiara joan zen familiarekin bizitzera. Enpresa Zuzendaritzako Administrazioan lizentziatu zen Deustuko Unibertsitatean, eta 2015ean sartu zen Gipuzkoako Foru Aldundian. Ogasuneko zuzendari nagusi izan zen orduan; 2020an, Ogasun eta Finantza diputatu izendatu zuten. EAJko kidea zen. Gipuzkoako Ogasunean egindako lanean Ticket Bai sistemaren ezarpenanabarmendu daiteke.

Argazkia Gipuzkoako Foru Aldundiak kaleratutako doluminezko oharrekoa da.

Erantzun

Sartu