Juan Ignacio Perez Iglesiasek maiatzean ireki zuen euskarazko bloga, Aieruak, eta egun batzuk pasatzen utzi genuen hona Sustatura ekartzeko... Gero, ekainean, Eusko Jaurlaritzako Zientzia, Unibertsitate eta Berrikuntzako sailburu izendatu zuten, eta berriro pasatzen utzi genuen, pentsatuta akaso horrek bere Interneteko alderdi publiko blogzalea etengo zuela... Baina ez, ematen du iritzigile eta dibulgatzaile gisako jarduera horri ere eutsiko diola, eta EAEko legegintzaldi honetan sailburu blogari euskalduna edukiko dugula.
Juan Ignacio Pérez Iglesias (Salamanca, 1960) 1986tik biologian doktorea da. 2004etik 2009ra bitarte Euskal Herriko Unibertsitateko errektorea izan zen, eta EHUn izan dituen beste kargu batzuen artean, euskara errektoreorde izan da, eta Kultura Zientifikoko Katedraren arduraduna ere bai. Ekainean, Imanol Pradales EAEko lehendakari izendatutakoan, EAJ eta PSE-EEk sortutako koalizio gobernuan sartu zen sailburu, independente gisa baina EAJk izendatzekoak zituen sailburuen kuotan, nolabait.
Sare sozialetan eta hedabideetan iritzigile eta dibulgatzaile ere izan da eta da, eta duela hiru urtetik webgunea propioa du, JuanIgnacioPerez.net . Webgune horretan gaztelerazko bloga izan du denbora batez, Conjeturas, aurretik prentsa idatzian idazten zituen zutabe batzuetatik hartuta izena. Baina maiatzetik, euskarazko bloga ere badu, Aieruak.
Webgunean harpidetzeko moduko bi niusleter ere baditu, irakurketetan zentratuak nagusiki (liburu iruzkinak egin ohi ditu), ingelesez eta gazteleraz:
Eta sare sozialetan jarrai dezakezu Twitterren:
Erantzun
Sartu