Sagardoaren Lurraldea, aisialdirako zenbait plan erreserbatzeko aukera
SagardoarenLurraldea.eus da webgune bat Sagardun elkarteak sortua, sagardoaren inguruko zenbait programa eskaintzen dituena, turismoko eta aisialdiko jarduerak, Gipuzkoako sagardoaren ekoizpenaren eta kulturaren ingurukoak. Online erreserbatu daitezke hainbat ekintza, eta aukerak daude abuztu honetan. Erreserba egitean hizkuntza eskaera ere egin dezakezu bisita gidatuetarako (euskaraz artatu zaitzaten nahi baduzu).
Hainbat plan erreserbatu ahal izango diituzu hemendik.
- Museoa eta sagardotegia, Astigarragako Sagardoetxea bisitatzea funtsean.
- Sagardoa eta itsasoa, itsaso zeharkaldia barne Donostiatik abiatuta,
- Sagardoa eta gazta, z
- Sagartrekking, mendi-zaletasun eta ibilaldiak,
- Sagardoaren herrietako bisitak,
- Sagarcycling, bizikletarekin.
Eta gehiago, adibidez sagardotegi batean edo bestean erreserba egiteko doako zerbitzua.
Sagardun partzuergoa osatzen dute zenbait erakundek (Astigarragako Udala nagusiki, hitzarmena duten beste udal batzuekin batera), sagardotegia duten ekoizle batzuek, Gipuzkoako Sagardogileen Elkarteak eta kultur elkarte batzuek, hitzarmena sinatu duten beste eragile batzuek ere badaudelarik.
Sagardoaren Lurraldea webgunea eta bere erreserba sistema egin dituCodeSyntax enpresak, Sustatu webgune hau egiten duen berberak.
Erantzunak kargatzen...