Teknologia albisteak

Ruper Ordorika, 2024ko Abadia Saria

Erabiltzailearen aurpegia
Sustatu
2024-07-29 : 09:26

Ruper Ordorikak jasoko du Abadia Saria aurten. Gipuzkoako Foru Aldundiak euskararen normalizazioaren aldeko lanetan nabarmendutako pertsona edo elkarteen jarduna saritzeko sortu zen Abadia saria. Irailaren 12an Hendaian egingo da ekitaldia, Abadia Jauregian hain zuzen, eta sari hauek ematen dituztenetan bezala, euskalgintzaren topagune ere izango da bilkura.

Oñatiko musikaria lau hamarkadaz euskarazko sorkuntzaren eta kulturaren alde egindako lana eta ekarpen joria aitortuko du sariak. Hamarkada horietan, euskaldunon  kultura erreferentzia nagusien artean dago Ruper Ordorika.

Hala azaldu zuen Garbiñe Mendizabalek, Gipuzkoako Foru Aldundiko Hizkuntza Berdintasuneko foru zuzendariak, sariaren berri ematean: "Euskal kantu berriaren lekukoa hartu eta eremu berrietara eraman zuen, 1980ko hamarkadan argitaratutako lehen disko haietan. Ordutik, kantagintzaren eta rockaren arteko soro zabalean, makina bat abesti eta doinu berri eman dizkio euskarari. Bakarka zein taldean, rocka nahiz kantu tradizionala uztartu ditu, nazioarteko nahiz hemengo musikariekin elkarlanean aritu da, literatura eta artearekiko zubiak landu ditu eta hainbat eta hainbat kultur ekimenetan parte hartu du”.

Ia urtero ematen da Anadoa saria, batzuetan bi urteko tartearekin. Hain zuzen, iaz ez zen egon sariturik, baina bai nobedade bat, Abbadia Sari gisa izendatzen zena Abadia forma normalizatura aldatu zen, Anton Abadiaren omenezkoa da noski. 

Aurreko urteetako saridunak izan dira, saria 1996an sortu zenetik:

Argazkia: Gari Araolaza, cc-by-sa, Wikimedia Commons: Ruper Ordorika 2001. urtean Igor Elortza bertsolariarekin.

Erantzun

Sartu