Turismo baliabide euskaldunak, bisitatzeko eta
2024-07-25 10:55
Bai Euskarari elkartearen buletinean ikusi dugu informazio interesgarria: "Oporretarako aukerak bertan eta euskaraz, Bai Euskarari komunitatean". Bai horixe!
Zer plan duzu udako oporretarako? Euskal Herrian batetik bestera ibiltzea baldin bada zure asmoa, baliabide ugari aurkituko dituzu Bai Euskarari komunitatean. Adibidez, bisitatzeko baliabide hauek:
- Azala Kreazio Espazioa. Lasierra (Araba)
- Aiaraldea Kooperatiba Elkartea. Laudio (Araba)
- Añanako Gatz Harana Fundazioa. Gesaltza Añana (Araba)
- Bipia Euskal Bizigarriak - Ezpeletako biperra. Larresoro (Lapurdi)
- Cándido Besa Upategia. Eskuernaga (Araba)
- Ekain Arte Lanak. Donostia
- Cristinaenea Fundazioa. Donostia
- Erreminta Makinaren Museoa. Elgoibar (Gipuzkoa)
- Eureka! Zientzien Museoa. Donostia
- Irulegiko Sotoa - La Cave dIrouleguy. Baigorri (Nafarroa Beherea)
- Plazaola Partzuergo Turistikoa. Lekunberri (Nafarroa)
- Sarako Lezeak. Sara (Lapurdi)
- Sorginen Museoa eta Lezea. Zugarramurdi (Nafarroa)
- Truite de banka - Goicoechea. Banka (Nafarroa Beherea)
Eta bisitatzeko direlakoak kategoria bat dira. Bai Euskarari komunitatearen zerrendan aurkitu dituzu halaber turismo zerbitzuak, ostatuak, eta jatetxeak. Ikus hemen zerrenda osoa, bidaia on eta ondo igaro oporrak.
Erantzunak kargatzen...