Gaur iragarri du Primeran streaming plataforma euskalduna zuzenekoak eskaintzen hasiko direla. Gaur uztailak 18, osteguna, 20:30ean etan izango da lehena DANTZ POINT SAGÜES festibala.
Dantz Point abangoardiako musika eta musika elektronikoa sustatzen duen egitasmo da, "diziplina ezberdinekin elkarrizketan": musika, espazioa, artea, berrikuntza...
Zenbait herritan egingo da aurtengo udan Dantz Point, eta batzuk Euskal Herrian.
Dantz Point Donostia astelehenean hasi zen (hilak 15), eta larunbatean amaituko da. Aurrerago izango dira:
Primeran plataforman ekitaldi hauetako batzuk zuzenean emango dituztela dirudi, baina oraingoz ez dute zehaztu zeintzuk. "Uda osoan zehar DANTZ POINTen emanaldiak izango ditugu eta Primeraneko sare sozialetatik emango dugu zuzenekoen berri", adierazi dute ohar batean. Sare sozial horietan, Twitterren duzu bat: https://x.com/Pr1meran
Erantzun
Sartu