Duela hilabete batzuk jarri zuen martxa Hizlandia proiektua Kulturaz Azpeitiko kultura kooperatibak. Blog gisa lehenbizi, eta gutxira, Berria egunkariarekin batera, podkasta ere bai. Azken audio aleari buruz esan du Ana Galarragak adibidez: " Atala entzun bitartean, ezingo duzu beste ezer egin, hain estu kateatzen zaituzte Arantxa Iturberen gogoetek eta Jose Luis Otamendiren ahotsak, Anariren Gari eta goroldiozko-ren orrietan barrena zaramatzatenean."
Hizlandia edo hitzen lurraldea Iñigo Aranbarrik Berria egunkarian izan zuen asteroko zutabea izan zen (eta liburuan argitaratu zen gero antologia Sisaren eskutik, sarean irakurgarri osorik, bide batez).
Kulturaz-koen arabera, Hizlandia "ez da hitz joko bat: hitzaren lurraldea da. Eta lurralde honetan joango dira agertzen literaturaren lekuak, bideak, paisaiak eta jendeak."
Emankor ari dira uda honetan, aste honetan bertan, hiru ale blogean. Eta aipatu bezala, Hizlandia podkasta ere bai.
Erantzun
Sartu