Teknologia albisteak

Kultura sustapenerako Jaurlaritzaren dirulaguntzak

Erabiltzailearen aurpegia
Sustatu
2024-07-09 : 12:09

Kulturaren sustapenerako eta banaketarako 2024ko dirulaguntzen deialdiakk, Eusko Jaurlaritzak urtero ematen dituenak, duela egun gutxi argitaratu ziren. Uztailaren 26ra arte dago epea aurkezteko arte eszeniko eta plastikoetan, literaturan eta musika sailetan.

Literaturan, sektoreko sortzaileek (idazketa, ilustrazioa, itzulpena) eta argitaletxeek har dezakete parte, eta Euskal Autonomia Erkidegotik (EAE) kanpo liburu eta literaturaren arloko azoka eta ekitaldi profesionaletan parte hartzeko dira laguntzak.

Arte eszenikoetan, konpainia profesionalek aurkez daitezke (antzerkia, dantza, zirkua) ikuskizunak sustatzeko, merkaturatzeko, nazioartekotzeko eta banatzeko helburuz.

Musika alorrean, EAEko musika-taldeen edota musikarien proiektuak kontuan hartuko dira, non eta errepertorioaren % 75 baino gehiago euskaraz duten. Zehazki zuzeneko zirkuituetan sustapena, merkaturatzea, nazioartekotzea eta banaketa-proiektuak finantzatzeko dira.

Arte plastikoen alorrean, dirulaguntzak dira euskal artisten lana zabaltzeko, EAEtik kanpo egiten diren nazioarteko arte-azoketan arte-galeriek parte hartzeko.

Deialdi bakoitzeko detaileak, esteka hauetan:

(argazkia: cc-by Irekia, Euskal Editoreen Elkartea Frankfurteko Nazioarteko Liburu Azokan)

Erantzun

Sartu