Joan Mari Torrealdai Beka kultur ikerketak eta egitasmoak sustatzeko sortu zen, bereziki Joan Mari Torrealdaik jorratu izan dituen esparru nagusietan. 2024ko bigarren edizio honetan, Jakin Fundazioak eta Usurbilgo Udalak deialdia berretsi dute eta euskal kulturaren azterketari helduko dio bekak.
Proiektuak urriaren 21era bitarte aurkeztu ahalko dira, eta 14.000 € eskuratuko ditu irabazleak. Baldintzak oinarrietan zehazten dira, baina hona puntu batzuk:
Antolakuntzak iradoki du Joan Mari Torrealdaik euskal liburugintzaren ikerketari eskaini ziolarik bere jardunaren parte handi bat, horixe izan daitekeela bekarekin landu daitekeen gaietako bat (Hari-mutur horri eta gehiagori tira diezaieke proposamenek).
Liburugintza azterketa bera berrikustea. zertan da liburugintza azterketa gaur egun? Ze berrikuspen metodologiko eskatzen ditu bost hamarkada eta gero? Ze ekarpen egin dezakete Humanitate Digitalek halako ikerketetan eta datuen trataeran? Zer esaten digu bost hamarkadaz bildutako datu-segidak? Produkzioaz harago, nolakoa da euskarazko liburuaren zirkuitua? Eta kontsumoa?
Halaber, proposamenek Joan Mari Torrealdaik liburugintzan egin zuen azterketaren izpiritua eraman dezakete euskarazko kultur produkzioaren beste arlo batera: sareko eduki sorkuntzara, zinemagintzara, musikara, arte eszenikoetara…
Gehiago jakiteko, hemen.
Erantzun
Sartu