Beharbada ez da oso dotorea inoren desgrazien kontura barre egitea, baina ezbehar batzuk norberak bilatzen ditu eta... Tira, aurkeztuko dizkizuegu "lehiaketa" hauek, eta zuek atera ondorioak. Twitterreko bi kontutan jarrairu daiteke, batetik nola doan Baleareetako Balconing denboraldia (BalcoLeague Balerar 2024), eta bestetik Bous al Carrerreko Federazio Darwinistaren herrien sailkapena.
Goian dakusazuena, Balconing liga nola zihoan asteburuan. Zein herrialdetako gazteak hil diren honenbestez hotel merkeetatik erorita edo salto eginda, balentriak edo disparateak egin guran. Erresuma Batuak fama handia du diziplina honetan, baina oraingoz aurten Alemania da nagusi.
Atzerriko guiri jendeari egiten zaio iseka Federació Balear de Balconing delakotik, bai; baina ohitura indigenek ere badute beren kritika soziala eta sailkapen propioa: Valentziako Komunitateko ohitura da Bous al Carrer delakoak, sokamuturra eta entzierroen arteko tradizio bat, animalientzako oso krudela, eta gizakientzako arriskutsua.
Kasu honetan, herriz herriko arriskutasuna da lehian dagoena. Zorionez, aurten ez da hildakorik oraingoz, baina uda hasi besterik ez da egin, ekainaren 20koa da irudiko kontua.
Lehiaketa honen erregistroa daramana, Federació Darwinista de Bous al Carrer, Barbaritat Valenciana delako baten azpierakundea.
Erantzun
Sartu