Koldobika Jauregi eskultorea (Alkiza 1959 - 2024) atzo hil zen 64 urte zituela. Ustekabeko heriotza, ostiralean bertan erakusketa ireki baitzuen, aldarte eta itxura onean, Soraluzen, Oreka Art galerian. Bertan egin zituen hau ilustratzen duen argazkia eta bideoak Plaentxia.eus tokiko hedabideak.
Nagusiki eskultura landu zuen Jauregik, harria, zura nagusiki, baina beste material batzuk ere bai. Bere lan azpimarragarri batzuk dira Lur Haizea, harrizko bi zaldi Itzurungo hondartzan Zumaian; Legorretako udaletxeko balkoia (Baserriaren barneko zuhaitza), edo Formak Hazkundean monolito totemikoa Donostian, Intxaurrondon.
Beste alor batean, Dantzan (2018) filmerako atrezzo eta janziak egin zituen. Eta ekarpen handi bat, Alkiza bere herrian, Ur Mara museoa bultzatu izana. Lanak ikusteko baino gehiago, tailerrak eta sorkuntza-bekak gauzatzeko toki bat da nagusiki.
Hona Soraluzen egin zioten elkarrizketa.
Soraluzeko Oreka Art aretoko erakusketa uztailaren 31 arte egongo da irekita. Astelehenetik ostiralera egoten da zabalik Oreka Art, Soraluzeko Gabolatz kaleko 9an, 19.00etatik 20.00etara.
Erantzun
Sartu