Atzo hil zen, 95 urterekin, Erramun Baxok (Suhuskune, Nafarroa Beherea) ohorezko euskaltzaina eta euskaltzale ezaguna, soziolinguistikaren alorrean nabarmendu zena bereziki. Euskal Kultur Erakundeko lehendakari izan zen 1990etik 2005era.
Apaizetarako ikasketak egin zituen, baina baita filosofiakoak, eta 1968an apaizgoa utzi zuen, ezkondu eta Quebecera joan. Bertan, Quebec-eko "iraultza lasaian", hizkuntzaren defentsaren zentralitatea gertutik ikusi, eta harrezkero Euskal Herriarentzako burujabetza moduak aldarrikatzen eta euskararen defentsan jardun zuen. Horrela, pedagogian, soziolinguistikan eta mundu kulturalean engaiatu zen.
Euskal Kultur Erakundeko administratzaile izan zen sorreratik (1990) eta lehendakari 1994tik 2005era.
Haren artikuluen bilduma bat Jakinen, eta bibliografia osoagoa Wikipedian. Euskal Kultur Erakundeak ere oroitu ditu bere lanak.
Argazkia: Mintzoak.eus
Erantzun
Sartu