Zientziaz ikuspegi feministarekin jarduten duen Uhun Ultramoreak podkasteko gidariek, Ana Galarragak eta Alaitz Otxoa de Eribek (Elhuyarreko zientzia-dibulgatzaileak), solasaldia izango dute Donostiako San Telmo Museoan datorren ostegunean, 19.00etan, Miren Berasategi Deustuko Unibertsitateko irakasleak moderatuta. Abiapuntua, galdera interesgarri bat: Nola ikusiko litzateke teknologia femeninoan?
Ekitaldia San Telmo Museoak antolatutako Erronkak zikloaren parte izango da. Youtubetik emango dute streaming zuzenean, hemen.
Gonbidatuek Uhin Ultramoreak podkastaren zuzenekoa egingo dute, ohiko atalekin, eta podkasta bera izango da gai nagusia. Ondoren, Mire Berasategiren eta publikoaren galderei erantzungo diete.
Izenburutzat hartutako galderaz gain, Erronkak egitasmoak honakoak ere planteatu dizkie solaskideei:
Hitzordua da San Telmon museoan ekainaren 6an (osteguna) 19.00etan, doan tokiak bete arte, edo streaming bidez.
Erantzun
Sartu