Teknologia albisteak

Jaioberri bati izena jartzekotan bazabiltzate: izenak.eus

Erabiltzailearen aurpegia
Sustatu
2024-06-02 : 08:21

Izenak.eus da webgune sinple eta erabilgarria euskarazko izenak aurkitzeko. Mutilen izenak, nesken izenak, eta izen epizenoak, hau da, genero markarik gabeak neska zein mutilentzat egokiak (Euskaltzaindiaren sailkapenen arabera, bederen). 

Goiko irudiko interfaze horretan begiratzen baduzu mutilak eta neskak azaldu arren, klikatuz gero batean edo bestean, edo bilaketak eginda, agertzen dira genero markarik gabeko izenak, epizeno esaten zaien horiek. 

Izen multzoari begiratuta, moreak emakume-izenak dira, gorrixkak gizonezkoen izenak eta laranja edo horixkak (Luzaide, Aria, Uratz, Nekaitz adibidez) izen epizenoak.

 Izen bakoitzarekin, azalpen bat, hala nola Xuban bilatzean topa dezakezun hau:

Ez duela itzulpenik edo parekorik beste hizkuntzetan, eta Erromatarren garaikoa dela, (I-III m.) teonimoa dela (jainoko baten izena), Akitaniako idazkunetan azaltzen dena.

Erantzun

Sartu