Teknologia albisteak

Mahai-ingurua: Euskara eta digitalitatea, begiradak 2024tik

Erabiltzailearen aurpegia
Sustatu
2024-05-12 : 11:04

Maiatzaren 16an “Euskara eta digitalitatea: begiradak 2024tik” mahai-ingurua antolatu du UEUk Errenteriako Torrekuan, 18:00etatik aurrera (Errenteriako etxe hori Humanitate Digitalen Ikerketa Gunearen egoitza da, UEUren eta Errenteriako Udalaren akordioz). UEUren Goi mailako Online Ikastegiak (GOI) hain zuzen "Euskara eta digitalitatea" aditu-titulua aurkeztu berri du 2024-2025 ikasturterako, EHUren berezko eskaintzaren baitan, eta horri kontestua emango dio datorren osteguneko topaketak.

Mahai-inguruan parte hartuko dute:

Hizlariei hizpide gisa emango zaizkien "begirada" horien artean: Bizitzaren digitalizazioak galdera berriak ekarri dituela euskalgintzara, erabileraren auzitik hasi eta adimen artifizialare hype eta burbuiletara, itzulpenerako aukerak ere tartean...

Euskara eta digitalitatea" aditu-tituluari dagokionez, udazkenean abiatuko da, urritaren 11tik datorren urteko apirilaren 12a arte. 180 orduko ikasketa izango da, matrikula irekita dago jada, eta uztailaren 5a arte luzatuko da izena emateko epe hori.

Teknologia digitalek euskaran duten eraginaren inguruan interesa duen edonork parte har dezake graduondokoan, aurretik eginiko unibertsitate-ikasketak edozein direla ere.

Erantzun

Sartu