Teknologia albisteak

Harpidetu zaitezte Cottage Zaharretik newsletterrera

Erabiltzailearen aurpegia
Sustatu
2024-04-22 : 08:55

Ana Malagon iritziemailearen Cottage Zaharretik newsletter edo berripaper digitalera harpidetuta daudenek zera jaso dute bart gauean: "Hau idazten ari naizen bitartean hauteslekuak itxi berri dira eta ez dut analisi mamitsurik egiteko materialik." Eta hala ere, analisi mamitsua ere eman digu, termino politiko bat ekarriz solasera bide batez: "Gatopardismoa gure garaiko ezaugarrietako bat delakoan nago eta susmoa dut gaurko Euskal Autonomi Erkidegoan hauteskundeetan ere, dena aldatuko dela guztiak berdin jarraitzeko."

Blogen aroa beharbada igarota dagoelarik, ordezko formula komunikatibo gisa newsletter pertsonala agertu izan da Interneten. Baina nekez euskaraz, euskal blogosferaren ordezko newsletter-unibertsorik ez dagoela uste dugu. Badira harpidetza bidez e-postaz banatzen diren zenbait informazio iturri (Sustatura ere harpidetzen ahal zara eguneroko buletintxoa jasotzera, eta Berriak ere baditu batzuk adibidez), baina ikuspegi pertsonaletik autorearen izenpea duenik? Izenpedun newsletterren euskarazko nitxoa 2024. urte honen hasieran bete zuen Ana Malagonek, uste dugunez.

Honela aurkeztu zuen egitasmoa Malagonek urtarrilean:

Denbora daramat ere newsletter bat izatearen ideiari bueltak ematen. Nire dilemak eragin dizkit, ez pentsa. Alde batetik webgune honetara harpidetzeko beste modu bat bezala ikusten dut. RSS-a konpondu beharrean nago (ea lortzen dudan) eta sare sozialak oihan bat bilakatu dira. Baliteke zenbaitentzat emailean gauzak jasotzea erosoagoa izatea. Eta ni erosotasunaren oso alde nago beti. Gainera, bestelako formatu epistolarragoekin trasteatzeko aukera eman diezadake. Beraz, hemengo idatziak eta hilabetean behin Berriako zutabeak jasotzeaz gain, baliteke postontzian gauza gehiago aurkitzea.

Eta hortxe duzue bada, harpidetzeko aukera: Cottage Zaharretik.

Gainera, ukitu pertsonalarenak badu norabidean bikotasun bat... harpidedunek utz ditzakezue iruzkinak newsletterreraren blog/web bertsioan.

Erantzun

Sartu

Publizitatea

Jarraitu sustatu.eus

E-postaz, mezuz mezu:

E-postaz, eguneko buletina:

  • rss ikonoa

»» Aukera gehiago