Teknologia albisteak

Garuna eta elebitasuna, hitzaldia eta erakusketa Donostian

Erabiltzailearen aurpegia
Sustatu
2024-04-05 : 11:03

Egun gutxi batzuk (datorren astea, izatez) geratzen zaizkio Donostiako San Telmo Museoan Garuna(k) erakusketari. Eta azken aste honetan, ekitaldi interesgarri bat BCBL ikerketa zentroko Ihintza Malharin ikertzailearen hitzaldia: "Hizkuntza, garuna eta elebitasunaren arteko lotura", museoan asteartean (apirilak 9), 19.00etan.

Garuna, hizkuntza eta kognizioa ikertzera dedikatzen den ikertegia da BCBL, Donostian egoitza duena.

Malharinen hitzaldia streaming bidez ere emango dute, hemen. Hitzaldiaren nondik norakoaz hala dio museoaren oharrak: "Hizkuntzak ikastea ez da gauza berria, ezta garuna ikertzea ere, baina ikerketa metodoak eta lortutako jakintzak anitz aldatu dira. Gaur egun, hizkuntzaren antolaketa garunean hobeki ulertzen dugu, elebitasunak antolaketa honetan eragin bat duela badakigu eta hizkuntza-nahasmenen tratatzeko aukerak baditugu."

BCBLren ikerketen arabera, "elebitasunak berez garunarentzat abantailarik suposatzen ez badu ere, erreserba kognitiboan badu eragina; honenbestez, garunaren zahartze osasungarrian laguntzen du."

Garuna(k) erakusketari dagokionez; arteak, zientziak eta filosofiak historian zehar garuna nola aztertu eta irudikatu duten aztertzen du, hainbat materialen bidez. Informazio gehiago hemen, apirilaren 14a arte dago irekita.

Erantzun

Sartu

Publizitatea

Jarraitu sustatu.eus

E-postaz, mezuz mezu:

E-postaz, eguneko buletina:

  • rss ikonoa

»» Aukera gehiago