Duela 5 urte abiatu zen ekimen hau, Helsinki izenekoa, Komunikazio Zientifikoan Eleaniztasuna sustatzearen aldekoa. Euskaraz ere badago beren manifestua, aldarrikatzen dituzten politikekin, eta aukera bat dago ekimenarekin bat egitekoa datorren asteazkenean, apirilaren 3an, webinar edo telekonferentzia kolektibo baten bidez. Hemen horri buruzko informazioa eta izena-emateko aukera.
Helsinki Ekimenak proposatzen duena... hona euren manifestuko hiru puntu nagusiak:
1. Laguntzea ikerketaren emaitzak gizarte osoaren onurarako zabaltzen.
2. Babestea tokian tokiko azpiegiturak, maila lokalean garrantzitsuak diren ikerketen emaitzak argitaratu daitezen.
3. Sustatzea hizkuntza-aniztasuna ikerketaren ebaluazio- eta finantzazio-sistemetan.
Erantzun
Sartu