Teknologia albisteak

Oskar Alegriaren filma berria badator eta izenburu luze eta polita dauka

Erabiltzailearen aurpegia
Sustatu
2024-03-15 : 08:23

Oskar Alegria zinegilearen azken filma aurkeztu da astean Iruñean eta pentsatzen dugu laster izango dela herriz-herri ikusteko aukera. Oraingo honetan Oskarrek Paolo izeneko astoa aukeratu du filmerako lagun moduan, eta egindako ibilaldian grabatu du pelikula.

Zinzindurrunkarratz

Horixe da filmaren izena, eta Alegria berak azaltzen du EITB Kulturarako emandako elkarrizketa honetan. Filma honekin trilogia bat osatzen du, lehenengo filma etxe bati buruz izan bait zen (Emak Bakia baita), bigarrena zuhaitz baten inguruan, eta oraingoan bide baten ingurukoa da. Bere aitona artzaiak egiten zuen bide bat berregin nahi zuen filmarekin Oskarrek, Artazutik Andimendiraino. Baina bidea desagertu da, eta bere bidea egin du.

Zinzin: haize mota bat da, eta Argiñano herriko malda baten izena.

Durrundurrun: kobazulo baten izena da, 20 metroko kobazulo bat, Durrun bakoitzak 10 metro dituela esan nahi bait du.

Kurrutzkarratz: Urbasa eta Andimendi arteko gailur bat, tximistak kolpatzen duenean egindako zaratatik dator onomatopeia hori.

Filma ia mutua da, baina ez guztiz. Hainbat soinu sartu ditu tartekatuta. Bere familian zeukaten Super 8 makina zaharra erabili du grabaketarako.

Alegriak dio filmak misio bat bezala hartzen dituela, eta honetan bide bat berreskuratzeko ardura hartu du.

Hainbat jaialditan aurkeztu da filma eta orain euskarazko bertsioa prestatu (hainbat testu daude filman) eta gertukoen artean aurkeztu du Iruñean.

Trailerra

Catalunyako jaialdi baterako prestatutako trailerra

Erantzun

Sartu