Teknologia albisteak

Memekako abenduko euskal meme onena hautatzeko lehiaketa

Erabiltzailearen aurpegia
Sustatu
2023-12-03 : 09:49

Meme euskaldunak egiteko eta biltegiratzeko Memeka.eus zerbitzuak euskal memeen lehiaketa antolatu du abendurako (hasi da jada eta abenduaren 20an amaituko da). "Abenduan, Memekan, dibertimenduak saria du! Umorea zure indargunea bada, parte hartzeko eta sariak irabazteko aukera duzu. Euskaraz memeak sortzeko zure trebetasuna probatu besterik ez duzu egin behar!

 

Memeka.eus webgunearen bidez sortu memea (erabiltzailea sortuta eta login eginda), eta Memeka egin duten Iametza enpresalo kideek aurkeztutako meme guztien artean aukeraketa bat egingo dute. Aukeratuak agertuko dira memeka.eus webgunean noski eta baiotaa Memekarem Instagram zein Pixelfed kontuetan. Irabazleak zehazteko bi modu egongo dira: Bozka kopuru altuena memeka.eus-en eta Like kopuru altuena (natira) Instagram kontuan eta Pixelfed kontuan.

Zeintzuk dira sariak?

  1. Webguneko meme bozkatuenak 200€-ko saria eta bere memea duen kamiseta pertsonalizatua jasoko ditu.
  2. Instagrameko eta Pixelfed.eus-eko kontuetako garaileari 150 €-ko saria bere memea daraman kamiseta bat emango zaio.

Baldintza nagusiak, euskarazko memea izan behar dela Memeka.eus-en dauden irudi txantiloietatik sortua izan behar dela. Gainerako baldintzak hemen zehaztuta.

Erantzun

Sartu