Diziplinarteko ikerketa euskaraz bultzatzeko UEU eta Badalaben deialdia
Udao Euskal Unibertsitateak eta BadaLab-ek ikertzaile gazteei zuzendutako proiektuen deialdia jarri dute martxan. Ikertzaile euskaldun gazteen arteko harremanak sendotzeko helburua du deialdiak, ezagutza-arlo ezberdinetako ikertzaileak elkarlanean aritzea, eta hortaz ikerketa taldeak (3 lagunez osatuak) aurkez daitezke.
Ikerketa taldeak 3 kidez osatutakoak izan beharko dira gutxienez. Ikerketa-taldeko kide guztiak ikertzaile gazteak izango dira, eta horrekin zera ulertzen da, baldintza hauetako bat betetzea:
- Gradua amaitu berria baina oraindik doktorego-tesia hasi gabe egotea (matrikulatu gabe).
- Doktorego-tesia matrikulatuta egotea.
- Doktorego-tesia defendatu berria (gehienez 4 urte) izatea
Diziplinarteko ikerketa-taldea izan beharko du eta horretarako ondorengo bi baldintza hauetako bat bete beharko da:
- Gutxienez 2 zientzia-arlo desberdinetako ikertzaileak daudenean: Giza Zientziak eta Artea, Gizarte Zientziak eta Zuzenbidea, Ingeniaritza eta Arkitektura, Osasun Zientziak, Zientziak eta Natura Zientziak.
- Gutxienez 3 zentro desberdinetako ikertzaileak izango direnean
Eta proposatzen den ikertalde bakoitzak "ikertzaile nagusi" bat ere izan beharko du, doktorea dena, eta 4 urteko esperientzia duena ikerketan. Euskaraz eta euskara komunikazio-tresna nagusi dela egin beharko da ikerketa-lana.
Deialdia irailaren 20an itxiko da eta 9.000 euroko laguntza izango du.
Hemen zehaztutako laburpen bat da, ikus baldintzak zehatz hemen.
Erantzunak kargatzen...