Munduari Bira, 1 tipoko diabetesa duen semearekin
Hiart eta Iker beren bi umeekin ari dira bidaiatzen. Ez edonola, gainera, Groenlandia, Polinesia edo Hawaii bisitatzen uda honetan. Haurretako batek 1 motako diabetesa du eta euren blogean azaltzen dute prestaketaren unean zein bidaiatzeko orduan zer dakarren horrek: Munduari bira.
Gurasoek idatzia: "Pandemiatik urten eta gure semeari 1 motako diabetesa diagnostikatu zioten. Sendagairik ez duen gaitza da eta tratamendua oso exigentea da. (...) baina bi urteren buruan, indartsu sentitu garenean, berriz gure ametsa bete asmoz gogoz heldu genion bidaiari izateko proiektuari. (...) Gaixotasunak ez gaitu geldituko. Epikoa dirudi, eta epikoa da, bizitzari aurrez aurre begiratzen dionean 8 urte dituen umeak".
Post bakoitzean, kontakizun zirraragarria:
- Prestaketaren azalpena, 9 asterako behar dituzunak halako egoera batean.
- Baina badoaz Groenlandiara, eta diabetesaren kontrolerako behar den gailu mediko batek (bonbak) huts egin du.
- Gaixotasunari buruzko detaileak, delako bonba hori ez duzunean, insulinaz eta jakin beharko genukeena.
Eta tartean, ikusitako bazter ederrak jakina, hala nola Bora Bora Polinesian.
Irakurri: https://blogak.eus/munduaribira
Erantzunak kargatzen...