Eguraldi errekorrak
2023-07-25 10:41
Maximiliano Herrera klimatologo eta wikipedista profesionala da eta Wikipedian eguraldi-datuei buruzko zenbait orri zaintzen ditu. Jasotzen zituen datuak zein norabidetan lerratzen ziren ikusia, @extremetemps Twitterreko kontua sortu zuen: Extreme Temperatures Around The World. Muturreko tenperaturak munduan. Jarraitzeko moduko kontua, beldur pixkat pasatzekoa egia esan...
Adibide batzuk, denak egun batekoak, joan den uztailaren 19koak:
- 2023ko Europako bero handiena uztailaren 19an detektatu zen Sardinian, Nuraminis estazioan: 46.7C.
- Txina hegoaldean, uztailaren 19a baita ere, bi herritan sekula izan den bero handiena.
- Nevada eta New Mexico, sekula izandako uztaileko marka beroenak zenbait lekutan. Fahrenheit datuak dira, baina lehen aldiz gainditu dira 100 fahrenheit uztail batean Las Vegas hirian adibidez. Celsius-Fahrenheit alderatzeko hemen.
- Kanada, Prince Edward uhartea, eguneko tenperatura minimoa 22C, sekula izan den minimo altuena.
- Saudi Arabia, tira, nagusiki basamortua da hau, baina 50 gradutik gorakoak bezperan ez da hain ohikoa ere uztailean.
Batzuetan, hotz handikoak ere markatzen ditu. Esate baterako Australiako hegoaldean urteetan izan dituzten hotzik handiena izan omen dituzte uztail honetan.
Jarraitu kontu hemen: https://twitter.com/extremetemps
Erantzunak kargatzen...