Haritik Hirira taldea da bi geografo euskaldun gaztek sortutako ikerketa eta iritzi taldea (ikus haiei buruzko artikulu bat hemen) eta beren azken ikergaia izan da hirietako beroarena: nola sortzen diren bero-uharteak hirietan, eta grafikoki euskal hiri batzuetan nola gertatzen den hori demostratu dute: Gasteiz, Bilbo, Baiona eta Donostiako grafikoak banatu dituzte, eta datorren asterako Iruñekoak iragarri dituzte. Bide batez, beren lanari bultzada emateko ekarpenak eskatzen dituzte Patreon bidez.
Twitterreko hari batean azaldu dutenez geografoek, bero-uhartea esaten zaio "eraikinek, industria jarduerek, hormigoizko molde erraldoiek eta gainerako bero-material xurgatzaileek beroa pilatzen dutenean gertatzen den prozesuari". Inguruko landa eremuarekin alderatuta, horrek hiriko tenperaturak igotzen ditu, Donostiako eta Gasteizko irudi hauek erakusten duten bezala (Donostian diferentzia termiko handiagoa):
Efektua are nabarmenagoa da gauez, non porlanak beroari eusten dioten hiriguneetan. Ikus Bilbo Handiari dagokion grafikoa
Arazo hauek eta beste batzuk datuz eta grafikoz daude azalduak hemen baino zabalago delako hari horretan. Arazo honi aurre egiteko moduaz, bero-uharteen tenperaturak murrizteko hainbat neurri hartu daitezkeela diote:
Datorren astean gehiago informatuko dute Iruñeko egoeraz. Lagundu nahi badiezu Haritik Hirira-koei, hemen aukera.
Erantzun
Sartu