Bihar hasiko da Gasteizen aurtengo HIGA topaldia. HIGA da HIzkuntza GUtxituetako hiztun gazteen topaketa eta xede nagusiak ditu hizkuntza gutxituen biziberritzea eta nazioarteko komunitate ezberdinen arteko saretzea sustatzea.
Aurtengo jardunaldietan hainbat hiztun-komunitatetako kideek hizkuntzen biziberritze-prozesuetan zein hizkuntza aktibismoaren alorrean formatzeko aukera izango dute bosegunbez, bai eta haien errealitatea partekatzeko zein besteena ezagutzeko ere.
31 hizkuntza komunitaterako 70 gazte bilduko dira Higan aurten. Euskaldunoz gain, Europatik katalana, galegoa, asturiera, aragoiera, sardiniera, bretoiera, galesera, Irlandako gaelera, Eskoziako gaelera, wymysouera, silesiera, iparraldeko samiera, eta manera hiztunak egongo dira, zeinu hizkuntza zenbaiteko hiru hiztnez gain. Amazigh hiztunak ere egono dira, eta Ameriketatik, mapuzungun, tu'un savi, namui wam, ocaina, murui-muinan, nonuya, uru uchumantago, uru chipaya, zapoteco, tseltal, k'iche', guambiera eta namtrik hiztunak.
Formakuntza saioei dagokienez, hauek landuko dituzten saio praktikoak, hiru alorretan banatuta:
Egitarau zehatza eta informazio gehiago Gasteizko Udalaren webgunean eta jardunaldienean.
Erantzun
Sartu