AMLAP da hizkuntzalaritzaren alorreko nazioarteko biltzar importante bat, Architectures and Mechanisms for Language Processing, Hizkuntza Prozesatzeko Mekanismoak eta Arkitekturak. 29 edizioa da aurtengoa, eta Donostian antolatu da, abuztuaren 31 eta irailaren 2a artean izango da, BCBL ikertegiak antolatuta. BCBL da Basque Center on Cognition, Brain and Language nazioarteko diziplinarteko ikerketa zentroa, euskal erakunde publikoek sostengatia eta egoitza Donostian duena. BCBLren ikerketa-jardueraren berariazko helburua hizkuntzaren jabekuntzan, ulermenean eta ekoizpenean inplikatutako mekanismo neurokognitiboak argitzea da, elebitasuna eta eleaniztasuna bereziki nabarmenduz; eta horrekin lotuta dago AMLAP 2023 hain zuzen.
Uztailaren 15a azken eguna da giza hizkeraren ikerketari lotutako profesionalei zuzendutako ekitaldiaren edizio honetan izena emateko. Hemendik egin daiteke.
Donostian eta BCBLren baitan izanik aurtengo edizioa mintegi berezi bat egingo da "burmuin elebiduna" gai hartuta. Egitarauko gainerako gaiak izango dira, besteak beste:
Aurreko edizioa New Yorken izan zen, AMLAP 2022. 2023koaren berri, webgune honetan.
Erantzun
Sartu