Asteburuan, uztailaren 1ean, hasi zen EuskarAbenturaren laugarren ibilaldia eta edizioa. Bertako eta diasporako 16 eta 17 urte arteko 125 gaztek Euskal Herria zeharkatzen ari dira oinez, uztailaren 31ra arte. 407 km oinez izango dira aurten, Euskal Herriko zazpi probintziak ukituz, Mauletik Getxoraino.
Ibilbidea Zuberoatik abiatu da, hurrenkera honekin:
Maule, Pagola, Larzabale, Donibane- Garazi, Xabier, Irunberri, Urrotz, Iruña, Gares, Añana-Gesaltza, Argantzun, Gasteiz, Araia, Zerain, Ataun, Tolosa, Lesaka, Urdazubi, Amaiur, Baiona, Urruña, Donostia, Getaria, Deba, Ekainberri, Lekeitio, Nabarniz, Gernika, Sukarrieta, Bermeo, Bilbo eta Getxo.
2018tik egindako beste hiru edizioetan bisitatu gabeko herriak daude ibilbidean, hauek: Larzabale (Nafarroa Beherea); Irunberri, Urdazubi eta Urrotz (Nafarroa); Ataun (Gipuzkoa); eta Lekeitio eta Nabarniz (Bizkaia).
Errealitate linguistiko, sozial, ekonomiko eta kultural anitzekoak dira gazte parte hartzaileak. Gehiengoa bizkaitarra da, 45 gazte (%36), gipuzkoarrak 30 dira (%24), Nafarroatik 26 etorriko dira (%20,8), Arabatik 12 (%9,6), Lapurditik 5 (%4), Behe-Nafarroatik 3 (%2,4) eta Zuberoatik eta diasporatik bina (%1,6). Diasporakoak dira bat valentziarra eta bestea Buenos Aireskoa, Argentinatik dator.
Sareetan jarraitzeko:
Erantzun
Sartu