Aurreko urteetan egin den bezala udako jazzaldiekin bat Euskadiko Filmotekak Jazzinema izeneko zikloa jarri du martxan.
Lau film dira aukeratuak ziklorako: Blue Giant (Yuzuru Tachikawa, 2023) eta Rewind & Play (Alain Gomis, 2022) estreinatuko dituzte Euskal Herrian, eta ‘Soul’ (Pete Docter, Kemp Powers, 2020, Pixarren animazio filma), eta ‘Rewind & Play’ (Alain Gomis, 2022) dira egitarauko osagarriak.
Filmak Gasteizen, Donostian, Iruñean eta Donibane Lohitzunen proiektatuko dira.
Horrez gain, Donibane Lohitzuneko zikloak beste hiru film gehigarri ere baditu: Bird (Clint Eastwood, 1988) Round Midnight (Bertrand Tavernier, 1986) eta Young Man with a Horn (Michael Curtiz, 1950) non tronpetista batena egin zuen Kirk Douglasek.
Egitarau zehatza hemen.
Erantzun
Sartu