Kulturaren Euskal Behatokiak (Eusko Jaurlaritzaren egitura bat) EAEko musika sorkuntzetan eta ekitaldietan emakumeek eta gizonek izandako presentziaren eta parte hartzearen azterketa egin du, eta duela gutxi argitaratu. 2022ko datuak dira, baina argazki ingeresgarria uzten dute. Sektore oso maskulinoa da, nabarmen inteprete eta talde gehiago gizonezkoak, emakumezkoekin alderatuta. Baina hara datu osagarri bitxia ere: Emakumez soilik osatutako formazioen diskoak euskaraz dira batez ere (%75), eta gizonezkoetan %42.9 bakarrik euskaraz.
Esate baterako:
- EAEko kontzertuetan oholtzan agertzen direnen artean, %81.4 guzonezkoak dira. Emakumezkoak %18.6
- EAEko kontzertuetan jo izan duten talde edo musika formazioetan, 10etik 6 gizonez bakarrik osatuak daude, 3 lirateke mistoak, eta 1 emakumez soilik.
- Emakumez soilik osatutako taldeen kasuan, kontzertuen %44.3 doakoak dira. Gizonezkoen taldeen kasuan, %36.2 jaisten da doakotasun tasa.
- Emakumez osatutako formazio gisa ulertzen denean, bakarka aritzea da ohikoena. Gizonezko formazioetan, taldea da forma nagusia,
- Diskoen %76 gizonez bakarrik osatutako formazioenak dira. %6 bakarrik emakumez soilik osatutakoenak.
- Diskoetako interprete guztiak kontuan hartuta, gizonak %89.1 dira. Emakumeak %10,9. Formazio mistoen diskoetan, emakumeak %30.4 dira.
- Emakumez soilik osatutako formazioen diskoak euskaraz dira batez ere (%75), Gizonez osatutakoetan, euskaraz %42.9 dira. (goiko grafikoak zehatzago erakusten duen bezala)
Txosten osoa hemen.
Erantzun
Sartu