Teknologia albisteak

Euskadiko Filmategiaren txirrindularitza bilduma, sarean ikusgai

Erabiltzailearen aurpegia
Sustatu
2023-06-29 : 09:31

Badakizue Tourra Euskal Herrian hasten dela aurten ezta? Tira, zeharkako albistea horrekin lotutakoa: Euskadiko Filmategiak bere artxiboan daukan txirrindularitzari buruzko material guztia bilduma batean batu du, eta ikusgai jarri ditu bideoak Interneten.

20. mendeko ia 100 film grabaketa dira, 1920ko hamarkadakoa zaharrena (data zehatzik gabe), eta 1980kora artekoak. Amateurren probak, baina baita profesionalenak, sona handikoak ere:  Donostian eta Lasarten 1965ean egindako munduko txirrindularitza-txapelketetako irudi batzuk; Frantziako Tourreko etapak Hego Euskal Herria eta Pirinioak zeharkatzen; edo Espainiako Itzuliko etapen irudiak Donostian bukatu zeneko batzuetan.

Hona 1920ko hamarkadako hori, Oñatiko lasterketa bat, minutu bat inguru.

Eibarko Bizikleta 1956. urtean. 35 minutuko filma, Eibarko Udalak gordea zuena eta Filmotekak berrizten lagundu duena.

 

Guztiak ikusteko: https://filmoteka.eus/eu/funtsak/txirrindularitza

(ohartxo bat: irudien izaera libre edo copyright-dunari buruzko informaziorik ez dago... askeak balira, hainbat hobe!)

Erantzun

Sartu