Euskara batuaren ahoskera zainduari buruzko jardunaldia
Euskara baruaren ahoskera zainduari buruzko jardunaldia egingo da ostiralean Donostian, Ekainaren 30an, Euskaltzaindiaren Gipuzkoako ordezkaritzan (Luis Villasante Ikergunea / Tolare baserria). Adi, izena ematea doan da, baina horretarako azken eguna ekainaren 27a da, gaurko eguna, beraz hemendik osa dezakezu izen-ematea.
Jardunaldia urteurren batzuen motiboz antolatu da. 30 urte dira erat lehen Ahoskera Batzordea eratu zuela Euskaltzaindiak. 25 urte dira, ahoskera zainduaren araua argitaratu zela, eta ordiko euskaltzainburua, Jean Haritschelhar (1923-2013), hil zela ere 10. urtemuga da aurten. Horregatik, ostiraleko ekitaldia Haritschelar omentzeko ere izango da, asmo honekin, Euskaltzaindiak iragarri duenez: "Denon artean euskararen ahoskera zaintzen jarrai dezagun".
Egitaraua
- 10:15ean, María Jesús Gil Valdés (Madrilgo Unibertsitate Konplutentseko irakaslea: 'La enseñanza de la pronunciación: por qué, a quién, cómo' (aldi bereko interpretazio zerbitzua egongo da).
- Kafea hartzeko atsedena
- 11:45ean, Xabier Euzkitzek eta Aner Euzkitze: 'Hitzetik kortsera' saioa.
- 12:15ean, Ahoskera batzordekideen mahai ingurua, 'euskara batuaren ahoskera zaindua, atalez atal'
- Maider Bedaxagar (moderatzailea)
- Agurtzane Elordui
- Irantzu Epelde
- Pilartxo Etxeberria
- Oroitz Jauregi
- Miren Lourdes Oñederra.
- 13:45ean, azken hitza eta amaiera
Erantzunak kargatzen...