30 proiektu disruptibo baino gehiago aurkeztuko dira 2023ko Demo Day-n, Bilboko Euskalduna Jauregian uztailaren 6an. Ekonomiako sustapeneko EAEko SPRI sustapen agentziak berrikuntza ekimen bi ditu (BIND 4.0 eta SME Connection) eta horien emaitzak ikusiko dira Demo Dayn.
Urtero bezala, BIND 4.0ren 7. edizioko proiektuen aurkezpenak egingo dira. Bertan, parte hartzen duten startupek eta enpresa partnerrek Adimen Artifiziala, IoT, Ikusmen Artifiziala, Errealitate Birtuala, Computing, Manufaktura Gehigarria eta Osasuna eta Elikaduraren azken teknologiekin lankidetzan egin dituzten proiektu berritzaileen berri emango dute.
BIND 4.0 GovTech ekimenaren emaitzak ere aurkeztuko dira. Euskadiko sozietate publikoekin lankidetzan startupen berrikuntza-proiektuak garatzeko diseinatu da BIND 4.0 GovTech, eta programak praktikan emandakoa erakutsiko ditu parte-hartzaile batzuek.
Hizlari gonbidatu berezia izango da “ekintzailetza modernoaren aitzindari” gisa aurkeztu duten Steve Blank aditu estatubatuarrak. Lean Startup metodologiaren sortzaileetako bat da, enpresei eta startupei berrikuntza azkar eta modu eraginkor batean inplementatzeko aukera ematen diena nonbait.
Partehartzaileen zerrenda: hemen.
Izena emateko: https://bind40.com/demo-day/eu/
Erantzun
Sartu