Teknologia albisteak

Bagiraren inkesta sarean, "Ipar Euskal Herriko abertzaletasuna birfundatzea" helburu

Erabiltzailearen aurpegia
Sustatu
2023-06-17 : 11:01

Bagira izeneko prozesua jarri zuten martxan duela aste batzuk "Ipar Euskal Herriko abertzaletasuna birfundatzea" helburu gisa jarrita. Dagoeneko urtebeteko diagnostiko fasea ireki dute, eta orain engaiamendu arlo, jatorri edo adin guzietako abertzaleei zuzenduriko inkesta zabaldu dute Interneten, hemen: https://labur.eus/bagiraemaila 

Inkestaren emaitzak bide orri amankomun baten eztabaidatzeko abiapuntuak izanen dira, iragarri dutenez.

Bagiraren helburuak dira:

  1. par Euskal Herriko Mugimendu Abertzalearen oinarriak eguneratu.
  2. Ipar Euskal Herriko Mugimendu Abertzalea indartu.
  3. Ipar Euskal Herriko Mugimendu Abertzaleari oinarriak eman, beste 60 urteetarako xedeak finka ditzan, garaiko apustuei erantzuteko.

Bagiraren webgunean aurkitu daiteke ekimen honen aurkezpen dokumentua (PDF).

 

Erantzun

Sartu