Teknologia albisteak

Literatura sorkuntza egonaldia, Hugoenean eta Nekatoenean

Erabiltzailearen aurpegia
Sustatu
2023-06-04 : 10:14

Euskal Kultur Erakundeak, Euskal Itsasbazterrak eta Euskal Idazleen Elkarteak antolatzen duten "Literatura sorkuntza egonaldirako" 2023ko deialdia irekita dago, ekainaren 10a arte. Bi txanda proposatzen dira, bata Abbadia Eremuko Nekatoenea baserrian; eta bigarren hilabeteko egonaldia da Pasai Donibaneko Hugoenea etxean.

2023an, Pierre Loti idazle ospetsuaren heriotzaren mendeurrena ospatzen da. 30 urtez Hendaian bizi izan zen, eta Loti omentzeko, aurten, hiru partaideek deialdia Pierre Lotiren pertsonaiaren inguruan zentratzea proposatu dute.

Deialdia euskaraz idazten duten horizonte guzietako autoreei zuzendua da. Literatura formaren hautua libre uzten bada ere (ipuina, eleberri laburra, poesia, komikia, antzerkia, bertsoa, alegia, erran zaharra…).

Beka irabazten duenak 2023ko urriaren eta abenduaren artean, hilabete batez Abbadia Eremuko Nekatoenea etxean eta beste hilabete batez Pasai Donibaneko Hugoenea etxean apartamendu bat beretako izango du, eta 3.000 euroko dirulaguntza ere bai.

Informazio gehiago hemen.

Erantzun

Sartu