Teknologia albisteak

UXcon Donostia, Erabiltzaile Esperientziaz jarduteko topaketa

Erabiltzailearen aurpegia
Sustatu
2023-06-03 : 10:49

UXcon Donostia izeneko topaketaren lehem edizioa ekainaren 8an egingo da, Donostiako Aquariumean, goizeko 5 orduko jardunaldi batea. UX edo User eXperience, Erabiltzaile Esperientzia, garapen eta diseinu teknologiko eta industrialean urrats inportantea da.

Lehen edizioa izango den 2023ko honetan, UXcon Donostiaren helburua da Erabiltzailearen Esperientziaren (UX) inguruko topagune bat sortzea, ideien trukea ahalbidetuz eta ezagutza handituz, sektoreko joera gorenei helduz.

Bertaratzen direnek esperientziak eta kasu arrakastatsuak ezagutzeko aukera izango dute, beren produktu eta zerbitzu digitalen erabiltzaile-esperientzia hobetzeko ikuspegi eta estrategia berriak aztertuz.

Egitaraua

  • 9:00 Irekiera. Leyre Madariaga. Eraldaketa Digitaleko eta Ekintzailetzako zuzendaria - Eusko Jaurlaritza
  • 9:20 UX, erabilgarritasunetik narratibara. Javier Cañada. Diseinatzailea - Design Graduate - Instituto Tramontana
  • 9:50 PDF editagarritik Egoitza elektronikora: UXtik bidaia bat Administrazio publikoan. Aunitz Gimenez Mendiburu. Proiektu digitalen aholkularia eta zuzendaria.
  • 10:20 «Houston, arazo bat dugu» eta «infinituraino eta haratago». Elena Vallejo Aranguren. Senior UI / UX Designer - Virtualware
  • 10:50 Barkatu, ez dizut ulertzen. Ana Ramirez. UX Diseinatzailea - Emergya
  • 11:15 Kafea / Atsedena
  • 11:40 Adimen artitizialak ez dizu UX diseinu lana kenduko. Daniel Torres Burriel. CEO eta Torresburriel Estudioren sortzailea
  • 12:10 UXak produktu digitalaren garapenaren katalizatzaile gisa. Susana Heredia Sánchez. UX Strategist - Saltoki
  • 13:20 Design System-en indarrak lagun zaitzala. Carmen Ansio. UX Engineer eta Google GDE programako kidea
  • 13:50 Ladies That UX Mahai-ingurua: Emakumeen bilakaera, egoera eta erronkak:
    • Moderatzailea: Valeria Vega
    • Javier Cañada
    • Ana Ramírez
    • Elena Vallejo
    • Daniel Torres Burriel
    • Susana Heredia Sánchez
    • Aunitz Gimenez
    • Carmen Ansio.
  • 14:40 Amaiera

Izena emateko, hemendik.

 

Erantzun

Sartu