Euskararen etorkizunaz gogoetatu eta gazteei entzuteko jardunaldiak antolatu dituzte Kontseiluak eta Jaurlaritzak lankidetzan: "Zer behar dute gazteek?", galdera hori da leloa, eta horri erantzuten saiatuko dira ekainaren 1 eta 2an Bilboko BBK Kunan izango den topaketan. Doako topaketa da baina izena eman beharra dago, astelehenera arte (maiatzak 29).
Hauxe da egitaraua:
Ekainak 1
- 09:15-09:30. IREKIERA EKITALDIA. Idurre Eskisabel, Euskalgintzaren Kontseiluko idazkari nagusia / Miren Dobaran, Jaurlaritzako Hizkuntza Politikarako sailburuordea
- 09:30-10:15. HITZALDIA. Zer etxeko-lan egin behar ditu hezkuntzak gazteak euskalduntzeko? Iratxe Retolaz, UEUko GOI institutua
- 10:15-11:00. HITZALDIA, Nola eragiten dute jatorri soziolinguistikoak eta hizkuntz ideologiak gazteen hizkuntz hautuetan? Nekane Arratibel Mondragon, Unibertsitateko Humanitate eta Hezkuntza Zientzien (HUHEZI) fakultateko irakasle-ikertzailea.
- KAFE-ETENA 11:00-11:30
- 11:30-12:15. HITZALDIA. Periferiako gazteak eta euskara. Ertza amildegi ala talaia? Naroa Jauregizuria Soziologoa, hizkuntza-kudeaketa aholkularia.
- 12:15-13:00. HITZALDIA. Arnasguneetako gazteak eta euskara. Ekosistema zabalago baten falta? UEMA Udalerri Euskaldunen Mankomunitatea
- 13:00-13:45. HITZALDIA. Entzuten al diegu gazteei euskaraz? Itxaso Paya, Ikus-entzunezkoetan graduatua, sortzailea
- 15:45-17:00. MAHAI-INGURUA- Gazteak hizketan. Zergatik egin euskararen alde? Euskarak zer egiten du gure alde?
- Laura Ré, Podcastgilea
- Cristina Oses, Soziologoa
- Asier Urkiza, Literatura kritikaria
- Odei Barroso, Musikaria, bertsolaria
- Carlos Martinez, Musikaria
Ekainak 2
- 09:30-10:15. HITZALDIA. Nola hitz egiten du egungo munduak? Josu Aztiria, Orai NLP Teknologiak-eko koordinatzailea.
- 10:15-11:00. HITZALDIA. Nola lotzen dira euskara eta nortasun digitala? Agurtzane Elordui, EHUko Euskal Hizkuntza eta Komunikazioa saileko irakaslea eta ikerlaria. / Jokin Aiestaran, EHUko Euskal Hizkuntza eta Komunikazioa saileko irakaslea eta ikerlaria
- KAFE-ETENA 11:00-11:30
- 11:30-12:15. HITZALDIA. Nola baliatu astialdia gazteen euskalduntzean eragiteko? Amaia Perez, Hezten-eko soziolinguistika lantaldeko koordinatzailea
- 12:15-13:00. HITZALDIA. Nola fabulatzen dute gazteek euskara? Goiatz Oiartzabal, Badalab Hizkuntza eta Gizarte Berrikuntzarako laborategiko zuzendaria.
- 13:00-13:45. HITZALDIA. Zer diote gazteek euskaraz? Amets Aranguren, Euskalgintzaren Kontseiluko proiektu burua
- 13:45-14:00. AZKEN PUNTUA. Laburbilduma bertsotan
Informazio gehiago
Izena emateko (maiatzaren 29a arte) eta informazio gehiago, hementxe.
Erantzun
Sartu