'Ixobrychus sturmii' amiltxori afrikarra agertu da Euskal Herrian
2023-01-05 23:05
Ornithomedia webguneak argitaratu du albistea: Euskal Herrian sekula ikusi gabeko espezie bat agertu da Gabon hauetan Getarian (Lapurdi), Afrikar jatorriko amiltxori txiki bat da, Ixobrychus sturmii espeziekoa. Urtarrilaren 1ean, Urteberri egunean, auto batek jota batu zuten Getariako erdigunean. Handik faunaren babeserako Hegalaldia etxera eraman zuten, osatze aldera, baina itxura ona zuen arren (pisu egokia eta arazo larririk ez), biharamunean hil zen, zoritxarrez.
Txioak (19)
-
Asier Sarasua A. @asarasuaADI! Azkenaldian ikusi dugun hegaztirik bereziena agertu da Lapurdin, 'Ixobrychus sturmii' amiltxori txiki afrikarra! Autoak jota jaso zuten Getarian eta handik gutxira hil. Euskal Herrian sekula ikusi den espezierik arraroena ez bada, gutxi faltako zaio!eibar.org/blogak/sarasua…Xpic.twitter.com/IxmXJtCVv2/IxmXJtCVv2Asier Sarasua A. @asarasuaOrnithomedia webgunean eman dute albistea eta handik jasotakoa da goiko bigarren argazkia (bestea Wikipediakoa). ornithomedia.com/breves/un-blon…Asier Sarasua A. @asarasuaEuskal Herriko amiltxori txikiaren lehengusua da Ixobrychus sturmii. Kolorez iluna, azpialde argiagoarekin eta Sahara hegoaldeko hezeguneetan bizi da, Afrika tropikalean, arrain eta anfibioak janez. #Txoriak eu.wikipedia.org/wiki/Ixobrychu… pic.twitter.com/ciF8uUVkrziF8uUVkrz">pic.twitter.com/ciF8uUVkrzIñaki Sanz-Azkue @sanz_azkue@asarasua Euskarazko izena jarri diok dagoeneko? ????Asier Sarasua A. @asarasua@sanz_azkue Ipini ez, pentsatu bai ;) Kasu erraza ematen dik. Genero txikia (8 espezie), generiko garbia (edota moldagarria), espezifikatzaile argia (generoko gainontzekoak kolore argikoak direlako)... ????Iñaki Sanz-Azkue @sanz_azkue@asarasua Amiltxori txiki afrikarra irakurri diat eta! Sarasua bixi zabilek, pentsatu. ????Asier Sarasua A. @asarasua@sanz_azkue Et-et-et! Amiltxori txiki afrikar bat duk, azalpen hutsa. ????????Iñaki Sanz-Azkue @sanz_azkue@asarasua Nahi gabe bataiatua. ????????Monkey Z Luffy @Monkidelufy@asarasua Ez dut frogarik baina zalantzarik ere ez Oiartzun itsasadarrean hañako bat ikusi nuela udazkenean. Ehizean ari zen.Asier Sarasua A. @asarasua@Monkidelufy Euskal Herrian badira beste 2 amiltxori espezie, baina auskalo! ;)Monkey Z Luffy @Monkidelufy@asarasua Paparreko lumaiak atentzioa deitu zidan, sekula ikusi gabea. Gaua zen baina argi zuri pean ikusi nuen. Ez zidan kamera martxan jartzeko astirik eman.Asier Sarasua A. @asarasua@Monkidelufy Amiltxori arrunta, agian? Gautarra da, gainera (gaukoartza ere deitzen diote). pic.twitter.com/uiFT3bXbQBMonkey Z Luffy @Monkidelufy@asarasua Ez, marradun lepo-paparra bertatik bertara ikusi nion eta ardea purpurea oroitarazi zidan. Baina urpeko lanean ari zen, berehala murgildu zitzaidan berriz.
-
EibarOrg Elkartea @EibarOrg[Eibar Blogak] Euskal Herrian azkenaldian ikusi den hegaztirik arraro eta bereziena agertu da Lapurdin, 'Ixobrychus sturmii' amiltxori txiki afrikarra dlvr.it/SgRdJS pic.twitter.com/QlieyVaQ7V
-
Sustatu Albisteak @Sustatu'Ixobrychus sturmii' amiltxori afrikarra agertu da Euskal Herrian - @asarasua bidez: eibar.org/blogak/sarasua… sustatu.eus/1672952725964
Erantzunak kargatzen...