Teknologia albisteak

Animakom animazio jaialdia Bilbon egun hauetan

Erabiltzailearen aurpegia
Sustatu
2022-12-14 : 15:50

Animakom Fest, Bilboko Animazio Zinemaren Nazioarteko Jaialdiaren seigarren edizioa, bihar hasiko da, Joanna Quinn zinemagileak eskeiniko duen master-classarekin hasiera emango dio. Oscar sarietako 2022ko edizioan izendatu zuten Quinnen lana, “Affairs of the Art” film laburra (estekan trailerra). 

­Joanna Quinnen agerpena izango da ostegunean hilak 15, goizeko 10:30etik aurrera DigiPen Institutuan.

Ostegunez baita, 22:00etan Bilborocken, munduko animaziozko bi zinemaldi garrantzitsuenetako ordezkariak egongo dira: Daniel Suljic, Animafest Zagreb jaialdiko zuzendaria; eta Yves Nougarede Annecyko jaialdiko hautaketa batzordeko kidea: Bien artean aurtengo film labur onenen proiekzioa aurkeztuko dute, bi jaialdi horietako irabazleak barne. Bi gonbidatu hauek parte hartuko dute, halaber, EPE-APV euskal ekoizleen elkarteak babestutako animazio-proiektuetarako mentoring-saioen lehen edizioan. Saio horietarako, euskal egileen hiru proiektu aukeratu dituzte hautatutako seien artean.

Eta hilaren 16an, ostirala, 17:00etatik aurrera, Fermin Muguruzarekin topaketa bikoitza Bilborocken: lehenik “Black Is Beltza II: Ainhoa” (Goya sarirako izendatu berria) bere film luzearen errealizazioari buruzko hitzaldia, eta ondoren 19:00etan filmaren erakustaldia, sarrera doan eta eserlekuak agortu arte.

ANIMAKOM FESTek txikienentzako lekua ere badu Jostailuen Animazio Tailerrarekin. Tailer hori larunbat goizean, hilak 17, Bilborocken ospatuko da, eta izena ematea ere doakoa da beheko helbidera idatziz: info@animakom.com

Gehiago jakiteko: https://animakom.com/ 

Erantzun

Sartu