Teknologia albisteak

Zero eta bat: podkast 'artifiziala'

Erabiltzailearen aurpegia
Sustatu
2022-12-09 : 09:13

Adimen artifizialak sortutako testuekin osatu daiteke podkast bat? Galdera horren erantzuna da Zero eta bat podkast artifiziala, Beñat Erezumaren azken (edo azken aurreko) sorkuntza.

Erezumaren kontrol gizatiarraren azpian... baina eduki makinek sortua guztiz.

Zero eta bateko testuak GPT-3 adimen artifizialak sortu ditu, hari eskatutako baldintzei erantzunez. Gero, testuok moldaketa txikiren bat izan dute Erezumaren aldetik. Hirugarren atala osatzeko GPT-3n oinarritutako novelAI.net teknologia erabili du, beren-beregi istorioak sortzekoa dena.

Orain arte hiru atal argitaratu dira, "Terapeutari bisita", "Etxera" eta "Etzanda". Hiru istorio, hiru protagonista desberdin eta hainbat gai esku artean: depresioa, mendekua, MDMA, zahartzaroa... 

iVooxSpotify, Amazon Music eta Pocketcasts plataformetan entzun ahal izango duzu podcasta, baita Youtuben ere; azken horretan, zortzi hizkuntzatan azpititulatua aurkituko duzu.

Atalak laguntzen dituzten irudiak ere, Stable Diffusion izeneko adimen artifizialak sortu ditu, espresuki proiektu honentzat. Goiko ilustrazioan, Terapeutari bisita irudi bilakatuta, eta hemen azpian, Etxera eta Etzanda atalenak.

 

 

Ezagutu eta jarraitu: Zero eta bat.

Erantzun

Twitter ikonoa  Facebook ikonoa  Sartu

Publizitatea

Jarraitu sustatu.eus

E-postaz, mezuz mezu:

E-postaz, eguneko buletina:

  • rss ikonoa

»» Aukera gehiago