Nazio Batuen kalkulua da aste honetan 8.000 milioi biztanleko populaziora iritsiko dela Lurra. Kontaketa zehatza zaila da, baina estatistiketan oinarritutako kontagailu bat sortu dute batzuek, Worldometer izenarekin, eta hurrengo orduetan muga gaindituko duigula ematen du. Une honetan 7.00 pertsona bakarrik falta dira zenbakia biribiltzeko.
Historian, mugarri hauek gainditu ditu Lurreko populazioak:
Mugarria | Urtea |
MIla milioi | 1804 |
2 mila milioi | 1927 |
3 mila milioi | 1960 |
4 mila milioi | 1974 |
5 mila milioi | 1987 |
6 mila milioi | 1998 |
7 mila milioi | 2010 |
8 mila milioi | 2022 |
9 mila milioi (aurreikuspena) | 2037 |
10 mila milioi | 2058 |
Goiko zutabeetakoa proiekzioa alda daiteke, noski, nahiz eta 9.000 milioi arte hazkundeak berdintsu jarraituko duela uste den. Datuakhemendik atera ditugu.
Gaurko 8.000 milioi horietan, erdiak munduko 8 herrialdetan bizi dira. 1.426 milioi Txinan, baina kopuru horretatik gertu Indian, 1.417 milioi.
Amaitzeko, tresna bitxi bat. Gaur zortzi mila milioi izango gara... baina zenbat ginen zu jaio zinen egunean? Hemen tresnatxo bat, horri erantzuna emateko.
Erantzun
Sartu