Euskal bideojokoen Jokoteknia jardunaldien 5. edizioa egingo da datorren larunbatean, azaroak 12, Bilboko Harrobia Ikastolan. Aurreko urteetan bezala, Azkue Fundazioak eta Game Erauntsiak elkarlanean antolatzen dute topaketa hau. ardunaldia streaming bidez jarraitu ahal izango da EITBren webgunetik.
Aurtengo edizioan Euskal Herriko industriari zuzenduko zaio begirada Jokoteknian. Bideojokoen arlo desberdinetan jarduten duten profesionalak izango dira gonbidatuak. Baita, aurreko urteetan bezala, bideojoko eskoletan dabiltzan ikasleen mahaingurua.
Aurtengo beste berritasun bat izango da arratsaldean euskal bideojoko garatzaileen lana ezagutzeko topaketa egiongo dela, SPRI - Enpresa digitalak babestea. Bertan, Ibai Aizpuruak, Eneko Zubiaurrek eta Harrobia Ikastolak bideojoko bana aurkeztuko dituzte. Gainera, euskarazko bideojokoak probatzeko aukera egongo da; beraz, haurrei, familiei eta gazteei zuzendutako ekitaldia izango da.
Egitaraua:
Erantzun
Sartu