Teknologia albisteak

Sarean Euskaraz, mila gaztetik gora teknologian murgilduko dira Iruñean

Erabiltzailearen aurpegia
Sustatu
2022-10-08 : 11:28

Nafarroako mila gazte euskaldun nerabek baino gehiagok parte hartuko dute urriaren 13an eta 14an, datorren ostegun eta ostiralean, Iruñeko Baluarte Jauregian, ‘Sarean Euskaraz’ programaren seigarren edizioan. Euskarazko kultura digitalaren jardunaldia leloa darama Sarean Euskarazek, eta teknologian euskaraz jarduteko aukerak azaltzen dizkie ekimenak nerabeei.

Iruñerriko hamar ikastetxetako DBHko 4. mailako eta Batxilergoko 1. mailak gazteak hiru gune desberdinetatik igaroko dira goizean zehar.

Edukien artean, zortzi tailer esperimental emango dira, Ikas aretoa espazioan: musika-sorkuntzari buruzkoak; bideo-mappinga; Android mugikorretarako aplikazioetarako sorkuntza; errealitate birtuala, Arduino; 3D inprimagailuak; argazkigintza smartphonearekin edo jolas-tailer bat.

Berrikuntza gisa, IKTen inguruko hainbat esperientzia azalduko dira, modu ludikoan, eta Egunean Behin lehiaketaren zuzeneko partidak egingo dira. Jolas aretoa izeneko espazioan izango da hau.

Era aretoan, erabileran sakontzeko pentsatutako espazioan bi hitzaldi programatuko dituzte IKTen erabilera egokia egitearen garrantziaz ohartarazi eta horretarako jarraibideak azalduko dituzte. 

  • Harremanak 3.0: like bat eman (Ane Ortiz, Emaize Sexologia Zentroa)
  • Pribatutasuna Sarean (Maider Likona, Gipuzkoako Software Askea)

Halanber, euskarazko kultura digitalaren esparruan aitzindari izan diren eta egun lanean diharduten honako proiektuen aurkezpe laburrak izango dira: Lehen Hitza Euskaraz, Wikipedia euskaraz, Gazte Gara Gazte eta Gatazkarik Gabeko Teknologia.

Erantzun

Sartu