Ahotsak proiektua ezaguna da batik bat tokian tokiko euskalkietan lekukotasunak biltzeagatik, baina egungo ahots gazte eta gaurkotasunezkoak biltzen ere egiten dituzte grabaketa eta dokumentatze proiektuak. Gaur aurkeztu duten bideoan, ekainaren 28a izanik eta Harrotasunaren egunarekin bat eginez noski, LGTBIQ+ kolektiboko ahotsak dira bildu direnak, eta kolektibo anitz horren sigla-letra bakoitzaren azalpenak dira agertzen direnak.
Hizlariak dira Iñigo Etxezarreta, Josebe Iturrioz eta Kattalin Miner aktibistak.
Bideo hau prestatu dute bereziki ikastetxeetan DBHko Balio Etikoak ikasgaian erabiltzeko, eta ekoiztu dute Eusko Jaurlaritzaren Hezkuntza Sailaren babesarekin. "Herritarren ahotsak: transmisioa ikasgelan" proiekturako hain justu.
https://ikasgelan.ahotsak.eus/ helbidean ikus dezakezuen proiektuak hizkuntza transmisioa du helburu: LHrako, DBHrako eta Batxilergorako prestatzen diren bideoez osatzen da, eta material osagarriak ere prestatzen dituzte. Gaurko LGTBIQ+ bideoa erabiltzeko ere proposamen pedagogikoak ere gertatu dituzte, eta hemen kontsulta daiteke fitxa hori.
Erantzun
Sartu